Literaktum: «Cena en la mesa de Atticus Finch», afari literarioa
Ilarrak perretxikoekin, hegoaldeko erako oilasko frijitua eta fruta-txarlota, Maycomben afaltzeko Alde Zaharretik irten gabe.
Harper Lee jaio zela ehun urte direla eta, Literaktum Maycomben esertzen da afaltzera: «Matar a un ruiseñor» eleberrian oinarritutako afari literarioa, Gastronomiazko Euskal Anaiartean. Menuan, ilarrak perretxikoekin eta arrautza-gorringoarekin, hegoaldeko erako oilasko frijitua eta fruta-txarlota.
Afaldu aurretik, 19:30ean, Slawka Grabowskak «Harper Lee eta Matar a un ruiseñor» hitzaldia emango du, eleberriari eta bere orrialdeetan agertzen diren hegoalde sakoneko bizimoduari eta sukaldaritzari buruz. Hitzaldia sarrera librekoa da.
Praktikoa
- Azaroaren 20an, ostiralean, 21:00etan, Gastronomiazko Euskal Anaiartean, Alde Zaharrean. Gaztelaniaz.
- Sarrerak salgai azaroaren 4tik, asteazkenetik, 11:00etatik aurrera eta azaroaren 19ko (osteguna) 12:00ak arte, Literaktumen webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.