Antzerkia eta dantza Tabakalera
«Pupa, pupita, pupila. Ikusmenaren masaje bat», Idoia Zabaleta eta Leticia Moralesen eskutik
Ohatila batean etzan, argiak itzali eta ametsetan ikusten jarraitzen duzula gogorarazten dizun masajea hasten da.
Hitzordua eskatu, iritsi, eta pertsona batek harrera egiten dizu: objektu txikiak eta pastillaren bat dituen mahai baten ondoko ohatilan etzateko gonbita egiten dizu. Bero duzun, manta nahi duzun galdetzen dizu, eta begiei garezurraren hondoraino erortzen uzteko eta betazalak eskaintzeko eskatzen. Orduan argiak itzali eta masaje berezi bat hasten da, ametsetan ikusten jarraitzen duzula gogorarazten dizuna.
Antzezlana eta banakako esperientzia da aldi berean, Idoia Zabaleta koreografoak eta Leticia Moralesek sortua, masajistak ere badirenak. Bi pertsona saio bakoitzean. Kutxa Fundazioaren OFNI antzerki zikloaren parte da.
Emanaldiak
- Egunak: abenduaren 1etik (asteartea) 4ra (ostirala).
- Egunero saioak: 10:30, 12:00, 16:00, 17:30 eta 19:00.
- Iraupena: 65 minutu.
- Publikoa: 14 urtetik gorakoak.
- Masajistak: Leticia Morales eta Idoia Zabaleta. Ahotsak: Camila Tellez, Miriam Inza eta Ainara Legardón.