Aisia Intxaurrondo

«Andre Zaharraren manifestua»: emanaldia eta solasaldia Mari Luz Estebanekin

Mari Luz Estebanen poema-liburuari buruzko ikus-entzunezko pieza, eta ondoren solasaldia berarekin.

2019an, Mari Luz Esteban antropologo eta idazleak zahartzaroari eta feminismoari buruzko poema-bilduma argitaratu zuen, Andre Zaharraren manifestua. Geroago, liburuaren atal bat ikus-entzunezko pieza bihurtu zen, Lur Olaizolaren zuzendaritzapean. Saioan pieza ikusiko da, eta ondoren solasaldia egingo da egilearekin.

Euskaraz da eta doan. Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioa ixten du; posta elektronikoz (jabekuntza.ekialde@gmail.com) edo telefonoz (623 307 159) erantzuten du.

Non dagoen