Lamine Thior: «Más que palabras»
ChatGPT, RAE, terraplanismoa eta esaera zaharrak, komedia klasikoaren eta inprobisazioaren artean.
Lamine Thior komiko eta aktore afroandaluziarra da, storytellingaren ildokoa, eta 2018an hasi zen stand-upean. Umorearen mugak eta arraza-aurreiritzien kritika ditu gai nagusi, zuzen-zuzen kontatuak eta amaiera sendoekin. «4 Estrellas», «La Ley del Mar» eta «Riders» telesailetan agertu da, eta «El Intermedio» saioan parte hartu du.
«Más que palabras» ikuskizunean komedia klasikoa, inprobisazioa eta publikoarekiko elkarrizketa —agian dantza ere bai— nahasten ditu, belaunaldien arteko harremanen, ChatGPTren, keinuen, terraplanismoaren, RAEren, esaera zaharren eta hitzen esanahien inguruan.
Lana
- Emanaldia: abenduaren 4an, ostiralean, 19:30ean.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Iraupena: 90 minutu.