Antzerkia eta dantza Tabakalera

David Espinosaren «Mi gran obra»

Ikusle-ilara hirurentzako ikuskizun mikroskopikoa, batzuk prismatikoekin.

Planetako antzokirik handiena: hirurehun aktore eszenan, orkestra militar bat, rock talde bat, animaliak, autoak eta baita helikoptero bat ere. Hori guztia sartzen da David Espinosaren «Mi gran obra» lanean, ñabardura batekin: eskala ez da 1:1, eta antzerki osoa maleta batean kabitzen da.

Politikariak, flamenkoak, prozesioak, ezkontzak… Hogei ikusleko hiru ilara baino ez dira egongo saio bakoitzean —azkenak, prismatikoekin— artisau-lan hau hurbiletik ikusteko. Apaingarriz beteta eta edukiz hutsik dauden proiektu kultural handiak zalantzan jartzen ditu, eta, txikian, bizitza bera kontatzen du. Amaitzean, solasaldia ikusleekin. Kutxa Fundazioaren OFNI antzerki zikloaren parte da.

Emanaldiak

  • Eguna: abenduaren 9a, asteazkena.
  • Saioak: 18:00 eta 20:00.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Iraupena: 90 minutu.
  • Publikoa: 14 urtetik gorakoak.
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: David Espinosa. Zuzendari laguntzailea: África Navarro. Musika eta soinua: Santos Martínez eta David Espinosa.

Non dagoen