Marcat Danceren «Afines»
Elkarri lotu, elkar erakarri eta urruntzen diren bi dantzari: batzen gaituena ospatzen duen duoa.
Hainbeste zatiketa dagoen garaian, elkartze-egintza bat ikustea gertaera bat da berez. Marcat Dance konpainiaren «Afines» lanak ospatzen du, bizitakoaz eta bakoitzaren identitateaz haratago, asko dugula komunean: hizkuntza bera dantzatzen duten bi gorputz, espazio eta denbora berean bizi direnak.
Duoak erakusten du gorputzak nola gurutzatzen eta ahokatzen diren bat bihurtu arte, nola orbitatzen duten bata bestearen inguruan, elkar erakarri eta urrundu, izoztu eta erre, ahaztu eta gogoratu egiten diren, eta sormenean aurkitzen duten irtenbide bakarra. Kae Tempesten esaldi batean oinarritzen da: «Sormenak lotura estimulatzen du».
Lana
- Generoa: dantza.
- Emanaldia: abenduaren 19a, larunbata, 19:30ean.
- Iraupena: 60 minutu.
- Koreografia eta zuzendaritza: Mario Bermúdez eta Catherine Coury.
- Dantzariak: Alessia Sinato eta Aaron Vazquez.
- Diseinu musikala: Jose Pablo Polo.
- Dramaturgia: Isabel Vázquez.