Xake Produkzioaren «Sidari»
Jone eta Jokin, zortzi urte elkarrekin, interrail bat eta gehiegi antzematen zaien bikote edadetu bat. Euskaraz.
Jone eta Jokin hogeita hamar urteren bueltan dabiltza, zortzi urte daramatzate elkarrekin eta Europan zehar interrailean ibiltzea erabaki dute. Bakoitza oso puntu desberdinean dago harremanean: Jokin gustura dago; Jonek zerbait falta zaiola sentitzen du, eta zalantza du Jokin ote den bere bizitzako bikotea. Existitzen al da horrelakorik?
Trenera igo bezain laster, bikote edadetu oso berezi batekin egiten dute topo. Haiek ere ez dute norabide garbirik, baina gomendio bat ematen diete: Corfuko Sidari herriko kanalera joan eta igerian zeharkatzeko, hori egiten duten bikoteek betiko maitasuna zin egiten omen baitute. Egunak joan ahala, Jone arrazoiz ulertzen zaila den zerbait susmatzen hasten da: eta bikote hori haiek balira, lau hamarkada geroago? «Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina aldatu ahalko luke etorkizunak oraina?».
Lana
- Emanaldia: azaroaren 7a, larunbata, 19:30ean.
- Hizkuntza: euskara.
- Egilea: Kepa Errasti.
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai.
- Aktoreak: Getari Etxegarai, Kepa Errasti, Iholdi Beristain eta Hodei Arrastoa.
- Ekoizpena: Xake Produkzioak.