Antzerkia eta dantza Antigua

Literaktum: «Lo peor que le puede pasar a un niño»

40 bat urteko gizon batek eta bere alter egoak, Barbiek, bere maskulinitatea nola eratu zen errepasatzen dute.

40 bat urteko gizon batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitzaren nekropsia egiten dute: nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldutasuna, zer arrasto utzi zioten irakasleek, aitak, aitonek, lagunek eta bere bizitzako gainerako gizonezkoek. Bidean, bere maskulinitatea nola eratu den ikusten joaten dira.

Javier Liñerak eta Ékoma Teatrok kolektibo bihurtzen den bizipen pertsonal batetik abiatuta galdetzen dute zer den maskulinoa eta zer ez, nola eraikitzen den eta nola hausten den txikitatik ikasten den ideia hori. Konpainiak «antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa» dela dio, ikusleak bere ziurtasunak berrikustera gonbidatzen dituena. Literaktum literatur jaialdiaren barruan dago.

Lana

  • Emanaldia: azaroaren 20an, ostirala, 19:30ean, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Iraupena: 80 minutu.

Non dagoen