Antzerkia eta dantza Erdialdea

Ezezagunok taldearen «Exacticamente diversa»

Barne-bidaia bat, Aliziatik abiatuta, hogei interprete baino gehiago eszenan.

«Exacticamente diversa» lanean dena hain modu bitxi eta apartean gertatzen da, ezen surrealismoaren ertzean baitago. Ezezagunok Antzerki Elkarteak, agian lehen aldiz, arrazoimenetik kanpo geratzen denarekin jolasten du: ametsekin eta fantasiarekin.

Lewis Carrollen «Alizia herrialde miresgarrian» du abiapuntu, eta norbere burua gainditzeko barne-bidaia bihurtzen du: pertsonaia bihurriak, asmatuak zein benetakoak, beren existentziari zentzua eta labirintotik irteteko bidea bilatzen dutenak. Lan honekin irabazi du taldeak 2026ko Max Saria, afizionatu edo gizarte izaerako antzerkiaren atalean.

Lana

  • Emanaldia: azaroaren 29an, igandean, 19:00etan.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Iraupena: 70 minutu.
  • Zuzendaritza eta egokitzapena: Miren Etxeberria, Ana Pérez eta Luisma Moreno.
  • Interpreteak: Mikel Fiz, Naiara Oronoz, Rafa Benítez, M.ª Ángeles Fernández, Aritz Hernández, Miguel Kubat, Sergio Berné, Jon Cavero, Igone Urkaregi, Jon Roncero, Markel Mariezkurrena, Javier Santano, Marta Oronoz, Amaia Fernández, June De la Fuente, Marina Aguirre, Connie Vidal, Rebeca Lorenzo, Jessica Mateos, Koldo Iñarra eta Aitor Asensio.

Non dagoen