Antzerkia eta dantza Alde Zaharra

Barrexerkaren «Patatekin»

Kintakoen bazkari bat, hiru kubata eta nostalgia ugari. Antzerkia eta esketxak euskaraz.

54 urte dituzu eta kintakoen bazkarian zaude, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak dira, hiru kubata daramatzazu eta, tardeoko iluntasunean, ahaztu zaizu nor erortzen zitzaizun ondo eta nor ez. Nostalgiko jartzen zara: eskolako jolastokiko emanaldiak, elkarrekin joandako lehen Kilometroak haiek... ezta horiek ere ez dituzu oso ondo gogoratzen, zati batzuk behintzat. Eta nostalgiak ausardiari egiten dio bide, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera animatzen zara.

«Patatekin» Barrexerkaren azken ikuskizuna da, garai zahar eta berrietan barrena, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak lagun.

Lana

  • Emanaldia: azaroaren 21ean, larunbata, 19:30ean.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Iraupena: 60 minutu.
  • Zuzendaritza: Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere.
  • Interpreteak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere.

Non dagoen