Aisia Erdialdea

Chicago Underground: Rob Mazurek eta Chad Taylor

Tronpeta, elektronika eta bateria: Chicagoko jazzaren hogeita bost urte areto txiki batean.

Chicago Underground Duo Rob Mazurek —tronpeta, elektronika eta ahotsa— eta Chad Taylor baterian dira. Proiektuak izen gehiago eta jende gehiago izan ditu hogeita bost urtean, baina beti bi hauen inguruan ibili da, eta bikote formatuan entzuten da egiten dutena tarteko ezer gabe.

Zergatik orain

Haien Hyperglyph (2025) diskoa The New York Times-ek urteko zortzigarren jazz disko onena izendatu zuen. International Anthem zigiluan atera zen, jazzari ez dirudien jazza nondik doan hamarkada batez erabakitzen ari den Chicagoko zigiluan.

Praktikoa

Emanaldi bat, urriaren 28an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugeniaren Club aretoan, antzokiko areto txikian: honelako musikarako, planaren erdia da.

Non dagoen