Aisia Tabakalera

Nosferatu 2026: «Irma la dulce»

Lemmon eta MacLaine berriro batera, bi ordu eta erdi estudio batean asmatutako Parisez.

Nosferaturen Billy Wilder zikloaren hirugarren emanaldia. «Irma la dulce»k Jack Lemmon eta Shirley MacLaine berriro batu zituen «El apartamento» filmaren hiru urte geroago —ziklo hau bera urriaren 7an hasi zuen filma—, eta oraingoan Paris ez zen Paris batean jarri zituen.

Auzo oso bat gezurrezkoa

Ia dena gertatzen den kalea estudio batean eraiki zuten, eta hori nabaritzen da eta ez du garrantzirik: Wilderrek ez zuen hiri erreal bat bilatzen, sartzeko dekoratu bat baizik. 147 minutu dira, sinatu zuen komedia luzeena, eta beti berean eusten du: ordu erdiro askatzeko zailagoa bihurtzen den korapiloan.

Praktikoa

Emanaldi bakarra, urriaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Tabakalerako zineman. Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Non dagoen