MAQUINA. + Giante Dabadaban
Gitarra, baxua eta bateria makina lanetan, makinarik gabe.
MAQUINA. Lisboako hiru lagun dira eta haien grazia ez daramatenean dago: ez sintetizadorerik, ez sekuentziarik. Krautrockeko errepikapen motorika, pultsu industriala eta noiserik latzena gitarra, baxu eta bateriarekin ateratzen dituzte, eta kito. Makina haiek dira.
Hiru urtean berrehun eta berrogeita hamar kontzertu baino gehiago egin dituzte Europan, Primavera Sound eta Trans Musicales tartean. Pratak (Fuzz Club, 2024) kanpora atera zituen eta Body Transmission (2026) da berria.
Gianteek irekiko du, 2016tik Gasteizen ari den posthardcore taldeak: gitarra zorrotzak baina melodiadunak, eta ahotsak oihu koreagarritik shoegazera doazenak.