Antzerkia eta dantza Martutene Martu Jaiak
Trapu Zaharraren «Azkena eta bagoaz» Martutenen
Trapu Zaharraren kale antzerkia, agur-biran, ikastolako jolastokian. Doan.
Trapu Zaharra agur-bira batekin ari da agertokiei agur esaten, eta geldialdietako bat Martutene da, auzoko jaien erdian. «Azkena eta bagoaz» dakarte, kale antzerkia: behe-orduetan dabilen kaleko komiko batek antzokira pasatzea erabakitzen du, eta antzerki klasikoko aktore batekin elkartzen da «Cinco horas sin Mario» muntatzeko. Dirua biltzeko crowdfunding bat antolatzen dute, eta proiektu berriaren hiru eszena kalean antzezten dituzte.
Emanaldia Arantzazuko Ama ikastolako jolastokian da, Martuteneko Jai Batzordeak eta Donostia Kulturak antolatzen dute, eta doan da.
Lana
- Konpainia: Trapu Zaharra.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Aktoreak: Santi Ugalde eta Vega Iguaran.
- Zuzendaritza: Espe López.
- Gidoia: Rubén Ontiveros eta Santi Ugalde.
- Emanaldia: urriaren 11n, igandean, 18:00etan.