El Pilar: Martuteneko herri krosa
Sei kilometro eta erdi hiru itzulitan, Martuteneko jaien egun handian.
Martu Jaiak ixten dituen herri krosa, Pilar egunean. 6,6 km dira, Martuteneko zirkuitu bati hiru itzuli emanda, 10:00etan abiatuta eta gutxieneko adina 16 urte dela.
Lasterketa txikia da eta ondo antolatua: 96 dortsal eta agortu egiten dira, dortsala 9:00etatik aurrera gasolindegi zaharrean, dutxak ikastolan helmugatik ehun metrora eta txuleta eta sagardo lote baten zozketa amaitzen dutenen artean. Ibilbideko errekorrak 20:32 eta 25:51 dira.