Gaueko Egia

Dark Thoughts + Yunk Dabadaban

Eskuliburuko punka Filadelfiatik, Yunk bilbotarrak irekitzaile.

Dark Thoughts West Philadelphiako hiru lagun dira eta hamarkada bat daramate gauza bera egiten, txalotzeko moduko konstantziaz: bi minutu baino gutxiagoko kantak, gitarra saturatuak eta burutik joaten ez diren estribiloak. Ramones dute erreferentzia aitortua eta ez dute disimulatzen. Highway to the End (2025) da azkena.

Yunkek irekiko du, 2024an Bilbon sortutako taldeak, eskenako beste talde batzuetako jendearekin. Lehen EPa Symphony Of Destruction zigilu bretoian atera zuten: melodiadun punkeko lau kantu, hardcore eta noise apur batekin.

Yunk 20:30ean hasiko da eta Dark Thoughts 21:20 aldera.

Non dagoen