Alex Salaberri: «Qué le pasa doctor»
Barre-terapia saio gisa planteatutako umore-ikuskizuna, Alex Salaberri mediku lanetan.
Alex Salaberri aktoreak bata janzten du «Qué le pasa doctor» lanerako: barre-terapia saio gisa planteatzen duen umore-ikuskizuna, barre-algaraz sendatzeko. Barreak, dioenez, sendatu egiten du, positiboan pentsatzen laguntzen du, aurpegia hobetzen du eta gehiago ligatzea ere eragiten du, nahiz eta onartzen duen azken hori ez duela inongo azterketak frogatzen (ezta kontrakoa ere).
Ikuskizunak gizakien miseria txikiez egiten du barre, eta bide batez etorkizun hobe batean sinesten jarraitzeko arrazoi batzuk bilatzen ditu. Errezeta erraza da: sukarrarekin dagoena, medikuarengana; triste, pozez gainezka edo arraro samar dagoena, Lugaritzera.
Lana
- Aktorea: Alex Salaberri.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Iraupena: 65 minutu.
- Emanaldia: urriaren 23an, ostiralean, 19:30ean.