Antzerkia eta dantza Tabakalera
Txubio Fernández de Jauregui eta Esperanza Lópezen «A pesar de todo»
Bi interpretek ozenki hausnartzen dute barkamenaz, denboraren joanaz eta datorrenaz. Pentsatzeko eta barre egiteko komedia.
«Denok nahi dugu norbait izatera iritsi, eta norbait hori ez dago inoiz». Ideia horretatik abiatuta, Txubio Fernández de Jauregui eta Esperanza López ozenki hausnartzen hasten dira denborak, adinak eta zirkunstantziek aurrean jartzen dizkieten gaiez: barkamena eskatzea, urteen joana, gizateriaren historia beren erara kontatua eta datorren etorkizuna, eta nola egin horri aurre.
Kutsu filosofikoa duen pieza komikoa da, pentsatzeko eta barre egiteko aldi berean, eta Kutxa Fundazioaren OFNI antzerki zikloaren barruan dago.
Lana
- Emanaldia: urriaren 29a, osteguna, 19:30etik 21:00etara.
- Iraupena: 90 minutu.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Publikoa: publiko guztientzat, 14 urtetik aurrera.
- Testua, zuzendaritza eta interpretazioa: Txubio Fernández de Jauregui eta Esperanza López.
- Ekoizpena: Legaleón-t Teatro, Kolectivo Monstrenko eta Red de Teatros de Vitoria-Gasteiz.