Aisia Gros Zinemaldia · Donostiako Zinemaldia
Donostia Saria Naomi Wattsi, «The Housewife» filmarekin
J. A. Bayonak emango dio saria, eta ondoren jaialdian aurkezten duen thrillerra proiektatuko da.
Naomi Wattsek Donostia Saria jasoko du irailaren 19an, larunbatean, Jon Plazaolak aurkeztuko duen eta 22:15ean hasiko den Kursaaleko gala batean. J. A. Bayonak emango dio, Lo imposible filmean zuzendu zuenak.
Filma
Zeremoniaren ondoren The Housewife (La esposa perfecta) proiektatuko da, Ben Shirinianen lehen film luzea: 1964ko New Yorken girotutako thriller bat, Wattsek antzeztu eta jaialdian aurkezten duena.
Galara iristen ez denak beste hiru emanaldi ditu: irailaren 18an, ostiralean, 19:45ean Antzoki Zaharrean, eta 20an, igandean, 19:30ean Antiguo Berrin eta 22:30ean Printzen.
Sarrerak
Irailaren 1ean jarri ziren salgai, eta filmerako bakarrik ere saltzen da sarrera. Geratzen dena egun berean aterako da, webgunean 8:00etatik aurrera.
Non dagoen
Honi buruz hemen hitz egiten da
- Donostia Saria: 1986tik jaso duten guztiak Nondik datorren