I.D: Free Zing + Pizky B2B Galiano
Biniloko electroa eta technoa, Londresko undergroundeko madrildar batekin.
Free Zing Madrilen jaio zen eta Londresko underground zirkuituan egin zen DJ. Biniloz nahasten du eta bilaketa lana nabari zaio: electro bihurria, techno hipnotikoa, breakbeata. Londresko 14Lab kolektiboko egoiliarra da eta Glastonburyn eta Love Internationalen jarri du musika.
Aurretik eta ondoren, Pizkyk eta Galianok banatzen dute kabina back to back, hemengo techno eta housearekin. 7:30ak arte.