Aisia Tabakalera

«Cine vivo: un artefacto», Albertina Carrirena

Film laburra, performancea eta liburua aldi berean den pieza, zuzendariaren ahotsarekin eta zuzeneko musikarekin.

«Cine vivo» film laburra, performancea eta liburua da aldi berean, eta Albertina Carri argentinarrak forma aldatzen dio aurkezten duen lekuaren arabera. Hemen eszenatokiko bertsioa da: berrogeita hamar minutuko proiekzioa, Carriren beraren testu eta ahotsarekin, Mercedes Gaviriaren soinu diseinuarekin eta Paloma Peñarrubiaren zuzeneko musikarekin.

Azpian dagoen ideia deserosoa eta ondo ekarria da: deskonposizioa dela zerbaitek existitzen jarraitzea ahalbidetzen duena, eta zinemari materiari gertatzen zaion bera gertatzen zaiola. Carrik idazketarekin gurutzatzen du, harik eta zeinek agintzen duen jakiten ez den arte.

Gaztelaniaz, Zinemaldiaren astean. Sarrera librea da.

Non dagoen