Kirola Ategorrieta-Ulia

3 Hiriburuak Laboral Kutxa BTT Ulian

Hiru edo lau emakumeko taldeak, errelevoka, hiru orduz Ulian biraka.

3 Hiriburuak Laboral Kutxa ligako hiru probetatik lehena; Donostiak, Vitoria-Gasteizek eta Bilbok aurten estreinatzen duten emakumeen mendiko txirrindularitza liga da. Uliako parkean jokatzen da, hiru kilometroko zirkuitu batean, formatu olinpikoan.

Ez da ohiko lasterketa bat: hiru edo lau emakumeko taldeek errelevoka lehiatzen dute hiru orduz, eta bira gehien pilatzen dituenak irabazten du. Haur mailatik aurrera parte har daiteke, federatu lizentziarekin zein gabe, eta talde bakoitzeko hiru lagunek gutxienez bira bana egin behar dute.

Izen-ematea doakoa da, taldeka, irailaren 14ra arte. Irteera ordua argitaratzeke dago.

Non dagoen