Berezia Gabonak Donostian 25 egun falta dira Sartu berezian Berezia Gabonak Donostian 25 egun falta dira Sartu berezian

Hiria

Azaroaren 11ko greba orokorra: Dbuseko zein autobusek funtzionatuko duten eta nola desbideratuko diren manifestazioengatik

Azaroaren 11n, asteazkenean, greba orokorra dago eta Dbusek gutxieneko zerbitzuekin funtzionatuko du egun osoan: 16 linea ordutegi murriztuekin, 7 zerbitzua bermatu gabe eta 7 zerbitzurik gabe. Gainera, 11:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:30era, gutxi gorabehera, manifestazioek ibilbideak eta geralekuak aldatuko dituzte.

Azaroaren 11ko, asteazkeneko, greba orokorra dela eta, Dbusek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu egun osoan. Eusko Jaurlaritzaren aginduak ohiko zerbitzuen %30ean ezarri ditu autobusen, trenen, tranbien eta funikularren gutxieneko zerbitzuak.

Dbusek ohartarazi du, grebari ematen zaion erantzunaren arabera, zerbitzu gehigarriak eskain ditzakeela maiztasunak hobetzeko, eta manifestazioek ibilbideei eta ordutegiei zerrenda honek dioena baino gehiago eragin diezaieketela. Azken informazioa dbus.eus webgunean, geralekuetan eta 900 840 146 telefono doakoan dago.

Zerbitzurik gabe

Zazpi linea hauek ez dute funtzionatuko egun osoan:

  • 21 Amara-Mutualitateak
  • 24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo
  • 27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros
  • 29 Hego Intxaurrondo Sur
  • 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
  • 41 Gros-Egia-Martutene
  • 43 Anoeta-Igara

Zerbitzua bermatu gabe

Zazpi linea hauetan, Dbusek ezin du bermatu autobusik egongo denik:

  • 17 Gros-Amara-Miramon
  • 23 Errondo-Puio
  • 33 Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara
  • 35 Antiguo-Aiete-Ospitaleak
  • 38 Trintxerpe-Altza-Molinao
  • 42 Aldapa-Egia
  • 46 San Antonio-Morlans

Ordutegi murriztuekin

  • 5 Benta Berri: Bulebarretik, 7:30etik 21:45era, 15 minuturo, denak Tolosa hiribidetik eta, 20:15etik aurrera, Matia kaletik. Errotaburutik, 8:00etatik 22:00etara, 15 minuturo. 9:00ak arte denak Zuatzura, eta 9:15etik 19:45era, 30 minutuan behin.
  • 8 Gros-Intxaurrondo: Bulebarretik, 7:37tik 22:07ra, eta Basotxikitik, 7:17tik 21:45era, 15-30 minuturo.
  • 9 Egia-Intxaurrondo: Okendo 18tik, 7:50etik 22:20ra, eta Baratzategi 21etik, 7:28tik 21:58ra, 15-30 minuturo.
  • 13 Altza: Bulebarretik, 7:30etik 22:15era, eta Larratxotik, 7:00etatik 21:45era, 15 minuturo.
  • 13 Altza-Buenavista: Bulebarretik, 8:00etatik 22:00etara, eta Larratxotik, 7:30etik 21:30era, 60 minuturo.
  • 14 Bidebieta: Gipuzkoa plazatik, 7:20tik 22:00etara, eta Bidebietatik, 7:00etatik 21:40ra, 40 minuturo.
  • 16 Igeldo: Boulevard 19tik, 7:00etatik 22:00etara, eta Igeldotik, 7:30etik 22:30era, 60 minuturo.
  • 18 Seminarioa: Gipuzkoa plazatik, 7:20tik 22:00etara, eta Avancotik, 7:40tik 21:40ra, 40 minuturo.
  • 19 Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa plazatik, 7:20tik 22:00etara, eta Bera Bera 57tik, 7:35etik 22:15era, 40 minuturo.
  • 25 Benta Berri-Añorga: Bulebarretik, 7:02an, 7:35etik 21:35era 60 minuturo eta 22:00etan. Añorgatik, 7:30ean eta 8:03tik 21:03ra 60 minuturo.
  • 26 Amara-Martutene (ez da 27 Poligonora joango): Bulebarretik eta Martutenetik, 7:20tik 22:00etara, 40 minuturo.
  • 28 Amara-Ospitaleak (denak Miramoneraino): Bulebarretik, 7:12tik 21:36ra 12 minuturo, eta 22:00etan eta 22:14an. Poliklinikatik, 7:38tik 22:02ra 12 minuturo, eta 22:26an eta 22:50ean.
  • 32 Puio-Errondo: San Bartolome 3tik, 7:15etik 22:15era, eta Errondo Gainatik, 7:25etik 22:25era, 30 minuturo.
  • 36 San Roke-Aldakonea: Konkorrenetik, 7:30etik 21:30era, eta Matiatik, 8:00etatik 21:00etara, 60 minuturo.
  • 37 Rodil-Zorroaga: Rodildik, 7:25ean eta 8:30etik 21:30era 60 minuturo. Zorroagatik, 7:55ean eta 9:00etatik 21:00etara 60 minuturo.
  • 40 Gros-Antiguo-Igara (Beriotik): Ategorrieta 41etik, 7:30etik 21:30era, eta Igaratik, 8:00etatik 22:00etara, 60 minuturo.
  • 45 Geltokiak-Antiguo-Aiete: Iparreko Geltokitik, 7:55etik 19:55era, eta Bera Beratik, 8:25etik 20:25era, 60 minuturo.

TB6 (Ulia) eta TB7 (Atotxaerreka-Itsasargia) taxibusak eskaripekoak dira, aldez aurretiko erreserbarekin.

Goizeko desbideratzeak, 11:00etatik 13:30era

Manifestazioak Antiguoko tuneletik eta Pio XII.etik erdialdera abiatuko dira. Orduak gutxi gorabeherakoak dira.

5 Benta Berri, 16 Igeldo, 18 Seminarioa eta 25 Benta Berri-Añorga
- Erdialderantz: Pio Barojatik, Izostegitik, Pio XII.etik, Bizkaia pasealekutik, Gernikako Arbolatik eta Foruetatik joango dira, 17 linearen geralekuekin, eta Santa Katalina zubian amaituko dute. Ez dira geldituko Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 31n, Okendo 5ean, Boulevard 17 eta 19an ezta Gipuzkoa plazan ere; Esklabetan, Foruetan eta Santa Katalina zubian geldituko dira.
- Antiguo alderantz: Santa Katalina zubitik Frantzia pasealekutik, Iparreko Geltokitik, F. G. Lorcatik, Urumea pasealekutik, Agirre Lehendakariaren zubitik, Pio XII.etik, Izostegitik eta Pio Barojatik joango dira, eta Mikeleteetan ohiko ibilbideari helduko diote. Ez dira geldituko Boulevard 17 eta 19an, Gipuzkoa plazan, Urbieta 6 eta 20an, Zubieta-San Martinen, Mirakontxan, Miramar jauregian, Baenako Dukean, Sanserrekan ezta Sanserreka-Kiroldegian ere; Santa Katalina zubian, Iparreko Geltokian eta Urumea pasealekuan (37 linearen geralekua) geldituko dira.

8 Gros-Intxaurrondo, 13 Altza eta 14 Bidebieta
- Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudin (8 linea Iparragirren) egingo dute azken geldialdia. Ez dira geldituko Kursaalen, Bulebarrean, Gipuzkoa plazan ezta Askatasunaren hiribidean ere.

9 Egia-Intxaurrondo
- Frantzia pasealekutik, Maria Cristina zubitik eta Foruetatik iritsiko da Santa Katalina zubiraino, azken geldialdira, eta ohiko ibilbideari helduko dio. Iztuetan gelditu egingo da bidaiariak jaisteko. Ez da geldituko Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea 6 eta 7an ezta Okendo 18an ere.

19 Aiete-Bera Bera
- Erdialderantz: La Cumbretik Aldapetatik eta San Bartolometik jaitsiko da, eta Urbieta 38an amaituko du. Ez da geldituko Easo 27an, Okendo 11n ezta Gipuzkoa plazan ere.
- Aiete alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 38tik. Ez da geldituko Gipuzkoa plazan ezta Urbieta 6an ere.

26 Amara-Martutene eta 28 Amara-Ospitaleak
- Erdialderantz: Antso Jakitunetik aurrera 26 linearen bidea egingo dute, ibaitik eta Foru pasealekutik, geldialdiekin, eta Santa Katalina zubian amaituko dute. Ez dira geldituko Easo plazan, Easo 19an, Okendo 11n ezta Bulebarreko geralekuetan ere.
- Amara alderantz: Santa Katalina zubitik Frantzia pasealekutik, Iparreko Geltokitik, F. G. Lorcatik, Urumea pasealekutik, Agirre Lehendakariaren zubitik eta Pio XII.etik joango dira, eta Madril hiribidean ohiko ibilbideei helduko diete. Ez dira geldituko Boulevard 9 eta 13an, Urbieta 6, 12 eta 58an, Mendeurrenan ezta Antso Jakituna 12 eta 28an ere; Santa Katalina zubian, Iparreko Geltokian eta Urumea pasealekuan (37 linearen geralekua) geldituko dira.

36 San Roke-Aldakonea
- San Roke alderantz: Frantzia pasealekutik, Iparreko Geltokitik, F. G. Lorcatik, Urumea pasealekutik, Agirre Lehendakariaren zubitik eta Pio XII.etik joango da, Izostegitik eta Lazkano pasealekutik igoko da, San Roketik jaitsiko da eta San Roke 12an ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea 20an, Urbieta 12 eta 38an, Arroka plazan ezta San Roke 2an ere; Iparreko Geltokian eta San Roke 12an geldituko da.
- Aldakonea alderantz: San Roke 13tik Belokatik itzuliko da La Cumbreraino, Lazkano pasealekutik, Izostegitik eta Pio XII.etik jaitsiko da, Gernikako Arbolarantz eta Foruetarantz irtengo da, 17 linearen geralekuekin, eta Santa Katalina zubian (behin-behineko zutoina) bere ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko San Roke 7an, Easo plazan, Easo 27an ezta Askatasunaren hiribidea 21ean ere; Foruetan eta Santa Katalina zubian geldituko da.

37 Rodil-Zorroaga
- Zorroaga alderantz: Colón pasealekutik eta Frantzia pasealekutik joango da, eta ohiko ibilbidea egingo du. Ez da geldituko Kursaalen, Askatasunaren hiribidea 7an ezta Gipuzkoa plazan ere; Colónen eta Iparreko Geltokian geldituko da.
- Rodil alderantz: Foruetatik Santa Katalina zubiraino (behin-behineko zutoina) iritsiko da, eta Mirakruzen ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Askatasunaren hiribidea 3an.

40 Gros-Antiguo-Igara eta 45 Geltokiak-Antiguo-Aiete
- Antiguo alderantz: Colónetik edo Iparreko Geltokitik Frantzia pasealekutik, F. G. Lorcatik, Urumea pasealekutik, Agirre Lehendakariaren zubitik, Pio XII.etik, Izostegitik eta Pio Barojatik joango dira, eta Mikeleteetan ohiko ibilbideari helduko diote. Ez dira geldituko Askatasunaren hiribidea 18an, Urbieta 20an ezta Zubieta-San Martinen ere; Colónen (40 linea), Iparreko Geltokian edo Zumalakarregin geldituko dira.
- Gros alderantz: Zumalakarregitik Pio Barojatik igoko dira, Izostegitik Pio XII.era jaitsiko dira, eta Gernikako Arbolarantz eta Foruetarantz irtengo dira, 17 linearen geralekuekin, Santa Katalina zubiraino (behin-behineko zutoina), eta han ohiko ibilbideari helduko diote. Ez dira geldituko Ondarretan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidean ere; Esklabetan, Bizkaia pasealekuan, Gernikako Arbolan, Maria Cristina zubian eta Santa Katalina zubian geldituko dira.

Arratsaldeko desbideratzeak, 17:30etik 19:30era

Manifestazioak Antiguoko tuneletik eta erdialdetik Gros aldera abiatuko dira. Orduak gutxi gorabeherakoak dira.

5 Benta Berri, 16 Igeldo, 18 Seminarioa eta 25 Benta Berri-Añorga
- Erdialderantz: Pio Barojatik, Izostegitik, Pio XII.etik, Antso Jakitunetik, Easotik eta San Bartolometik joango dira, eta Urbieta 38an amaituko dute. Ez dira geldituko Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 31n, Okendo 5ean, Boulevard 17 eta 19an ezta Gipuzkoa plazan ere; Esklabetan eta Urbieta 38an geldituko dira.
- Antiguo alderantz: Urbieta 38tik Mendeurrenetik, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izostegitik eta Pio Barojatik joango dira, eta Mikeleteetan ohiko ibilbideari helduko diote. Ez dira geldituko Boulevard 17 eta 19an, Gipuzkoa plazan, Urbieta 6 eta 20an, Zubieta-San Martinen, Mirakontxan, Miramar jauregian, Baenako Dukean, Sanserrekan ezta Sanserreka-Kiroldegian ere.

8 Gros-Intxaurrondo, 13 Altza eta 14 Bidebieta
- Erdialderantz: Jaialai ingurura baino ez dira iritsiko, azken geldialdira, Pasaia kaletik (13 eta 14 lineak) edo Zubiaurretik (8 linea) sartuta. Ez dira geldituko Jesuitetan, Mariaren Bihotzan, Kursaalen, Askatasunaren hiribidea 6an, Boulevard 3 eta 15ean ezta Gipuzkoa plazan ere.
- Auzoetarantz: 13 eta 14 lineek Jaialaitik helduko diote ohiko ibilbideari. 8 lineak Ategorrieta hiribidetik jarraituko du, Fernando Sasiainen bira egingo du, Monsetik jaitsiko da Kotxetegiak inguratuz eta Pilarreko aldapa zaharretik helduko dio bere ibilbideari. Ez dira geldituko Boulevard 3 eta 15ean, Gipuzkoa plazan ezta Askatasunaren hiribidea 19 eta 21ean ere, eta 8 linea ez da geldituko Pinudi-Mirakruzen, Vasconian, Iparragirren, Zurriolan, Groseko Anbulatorioan, Nafarroa hiribidea 34an, Arbos Maisuan ezta Renfe Zubiaurre 27an ere.

9 Egia-Intxaurrondo
- Erdialderantz: Epaitegietaraino baino ez da iritsiko, azken geldialdira, eta Zuhaiztiko biribilgunean noranzkoa aldatuko du. Ez da geldituko Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea 6an ezta Okendo 18an ere.
- Egia alderantz: Epaitegietatik helduko dio ohiko ibilbideari. Ez da geldituko Okendo 18an ezta Askatasunaren hiribidea 7an ere.

19 Aiete-Bera Bera
- Goizean bezala: erdialderantz Urbieta 38an amaituko du, Easo 27an, Okendo 11n eta Gipuzkoa plazan gelditu gabe, eta Aiete alderantz Urbieta 38tik aterako da, Gipuzkoa plazan eta Urbieta 6an gelditu gabe.

26 Amara-Martutene eta 28 Amara-Ospitaleak
- Erdialderantz: Antso Jakitunetik Easotik eta San Bartolometik joango dira, eta Urbieta 38an amaituko dute. Ez dira geldituko Gernikako Arbolan, Maria Cristina zubian, Easo 19an, Okendo 11n ezta Boulevard 9 eta 13an ere; Easo plazan eta Urbieta 38an geldituko dira.
- Amara alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 38tik. Ez dira geldituko Boulevard 9 eta 13an ezta Urbieta 6 eta 12an ere.

36 San Roke-Aldakonea
- San Roke alderantz: Frantzia pasealekutik, Iparreko Geltokitik, Prim kaletik, Morazatik, Urbietatik eta Pedro Egañatik joango da, Easora aterako da eta Lizarra kaletik Arroka plazara iritsiko da, eta han ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea 20an ezta Urbieta 6 eta 38an ere; Iparreko Geltokian eta Arroka plazan geldituko da.
- Aldakonea alderantz: Easo plazatik Morazatik, Urbietatik, Mendeurrenetik, Parke kaletik, Mundaiz zubitik, Urumea pasealekutik eta Loiolako Erriberatik joango da, Saihesbidean (GI-20) sartu eta Kotxetegien ondotik aterako da. Zubiaurretik Jaialai bidera iritsiko da, eta han Konkorreneranzko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Easo 27an, Askatasunaren hiribidea 21ean, Pinudin, Vasconian ezta Ategorrietan ere; Easo plazan eta Jaialai 8an geldituko da.

37 Rodil-Zorroaga
- Zorroaga alderantz: Manteotik jaistean Nafarroa hiribidetik joango da, Pasaia kaletik eta Jaialaiko tuneletik sartuko da, Egiako galtzadatik Zuhaiztiko biribilgunera iritsiko da eta Iztuetatik Frantzia pasealekura, eta han ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Mariaren Bihotzan, Kursaalen, Askatasunaren hiribidea 7an ezta Gipuzkoa plazan ere; Groseko Anbulatorioan eta Iparreko Geltokian geldituko da.
- Rodil alderantz: Bizkaia pasealekutik Mundaiz zubian biratuko du, Urumea pasealekutik eta Loiolako Erriberatik Saihesbidean (GI-20) sartuko da, Kotxetegien ondotik aterako da eta Zubiaurretik Jaialaiko tuneleraino iritsiko da, eta han ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Gernikako Arbolan, Maria Cristina zubian, Askatasunaren hiribidea 3an, Pinudin ezta Vasconian ere; Antso Jakituna 33an eta Jaialain geldituko da.

40 Gros-Antiguo-Igara
- Antiguo alderantz: Jaialaitik (13 eta 14 lineen geralekua) Ategorrieta hiribidetik Irun aldera joango da, Fernando Sasiaindik Saihesbidean (GI-20) sartuko da, Urumeako Erriberatik aterako da eta Zuaznabar kaletik, Pio XII.etik, Izostegitik eta Pio Barojatik Mikeleteetara iritsiko da, eta han ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Ategorrieta 41ean, Galtzada Nagusia 21ean, Colónen, Askatasunaren hiribidea 18an, Urbieta 20an ezta Zubieta-San Martinen ere; Jaialain eta Zumalakarregin geldituko da.
- Gros alderantz: Zumalakarregitik Pio Barojatik igoko da, Izostegitik Pio XII.era jaitsiko da eta Gernikako Arbolarantz irtengo da, Mundaiz zubian geldialdia eginez. Zubitik Urumea pasealekurantz eta Loiolako Erriberarantz joango da, Saihesbidean (GI-20) sartu, Kotxetegien ondotik atera, Ategorrieta eta Nafarroa hiribideetara jaitsi eta Pasaia kaletik Jaialaira iritsiko da, azken geldialdira. Ez da geldituko Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 19an, Iparragirren, Zurriolan, Groseko Anbulatorioan, Nafarroa hiribidea 34an ezta Ategorrieta 41ean ere; Esklabetan, Mundaiz zubian eta Jaialain geldituko da.

45 Geltokiak-Antiguo-Aiete
- Antiguo alderantz: F. G. Lorcatik (behin-behineko zutoina) Urumea pasealekutik, Agirre Lehendakariaren zubitik, Pio XII.etik, Izostegitik eta Pio Barojatik joango da, eta Mikeleteetan ohiko ibilbideari helduko dio. Ez da geldituko Iparreko Geltokian, Askatasunaren hiribidea 18an, Urbieta 20an ezta Zubieta-San Martinen ere; F. G. Lorcan eta Zumalakarregin geldituko da.
- Erdialderantz: Zumalakarregitik Pio Barojatik igoko da, Izostegitik Pio XII.era jaitsiko da eta Gernikako Arbolarantz eta Foruetarantz irtengo da, 17 linearen geralekuekin. Maria Cristina zubian biratuko du eta F. G. Lorca kalearen hasieran (behin-behineko zutoina) amaituko du. Ez da geldituko Ondarretan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidea 31n ere; Esklabetan, Bizkaia pasealekuan eta Gernikako Arbolan geldituko da.

Dbusek ohartarazi du aldaketa gehiago egon daitezkeela manifestazioek aurrera egin ahala.

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua

Cookieak: zuk erabakitzen duzu

Webguneak funtziona dezan, cookie propioak erabiltzen ditugu. Ezinbestekoak ez direnak —audientzia edo beste plataforma batzuetako gure iragarkiak neurtzekoak, edo YouTubeko bideoak hemen ikustekoak— baimena ematen badiguzu bakarrik instalatzen dira. Cookieen politika

Cookieak konfiguratu

Aukeratu zer onartzen duzun. Nahi duzunean alda dezakezu iritzia, orri-oineko «Cookieak konfiguratu» estekatik.

  • Beti aktibo

    Webgunea martxan jartzen dutenak: abisu honetan aukeratu duzuna gogoratzea eta zure bisitaren haria mantentzea. Horiek gabe zerbitzua ezin da eman, eta horregatik ez da baimenik eskatzen.

    Ikusi xehetasunak
    • qpd_consent quepasaendonosti.com

      Abisu honetan aukeratu duzuna gogoratzen du, orri bakoitzean berriro ez galdetzeko.

      • qpd_consent 12 hilabete
    • qpd_tema quepasaendonosti.com

      Webgunea argitan ala ilunean ikusi nahi duzun gogoratzen du, hurrengo orria nahi duzun bezala iritsi dadin.

      • qpd_tema 12 hilabete
    • ci_session quepasaendonosti.com

      Zure bisitaren haria mantentzen du, hura irauten duen bitartean. Orriren batek behar duenean bakarrik instalatzen da.

      • ci_session Nabigatzailea itxi arte
  • YouTubeko bideo bat orrian bertan ikusteko balio dute. Erreproduzitzailea bideoa sakatzean bakarrik kargatzen da, eta orduan YouTubek, Googlerena denak, bere cookieak gorde ditzake. Baimenik gabe, bideoa YouTuben irekitzen da.

    Ikusi xehetasunak
    • YouTube Google Ireland Limited

      YouTubeko erreproduzitzailea, bideo bat sakatzean bakarrik kargatzen dena. Googlek zure IP helbidea eta zein bideo ikusten duzun jasotzen ditu, saioa irekita baduzu zure kontuarekin lot dezake, eta datuak Europar Batasunetik kanpo ere tratatzen ditu. Guk ez dugu horretatik ezer jasotzen.

      • YSC Nabigatzailea itxi arte
      • VISITOR_INFO1_LIVE 6 hilabete
      • VISITOR_PRIVACY_METADATA 6 hilabete
      • PREF 8 hilabete
  • Beste plataforma batzuetan, hala nola Facebooken edo Instagramen, argitaratzen ditugun iragarkiak neurtzeko balio dute, eta han gureak webgune hau lehendik bisitatu duenari erakutsi ahal izateko. Hemen ez da publizitaterik erakusten.

    Ikusi xehetasunak
    • Píxel de Meta Meta Platforms Ireland Limited

      Webgune honetako zein orri bisitatzen dituzun kontatzen dio Metari, Facebookeko eta Instagrameko gure iragarkiak neurtzeko eta lehendik ezagutzen gaituenari erakusteko. Metak han duzun kontuarekin lot dezake, eta datuak Europar Batasunetik kanpo ere tratatzen ditu.

      • _fbp 3 hilabete
      • _fbc 3 hilabete

Zerbitzu hauetakoren batek Europako Esparru Ekonomikotik kanpo tratatzen ditu datuak. Cookieen politikan azalduta dago.