«Motxila», Halako Ezpalaren zirkua eta musika Tabakaleran
Zirkua eta musika denok daramatzagun motxilen inguruan: pisua dutenak, bultzatzen gaituztenak eta garena egiten gaituztenak.
Halako Ezpala konpainiaren «Motxila» bakoitzak egun osoan gainean daramatzan motxila metaforikoei buruzkoa da: batzuetan kendu nahiko genituzkeenak, garena egiten gaituztenak, pisua dutenak, ekitera bultzatzen gaituztenak eta geldiarazten gaituztenak. Protagonisten motxilek landa-giro batera eramaten gaituzte, eta han zirkua eta musika elkartzen dira nortasunaz, beldurrez eta haurtzaroaz hitz egiteko.
Publiko guztientzat da, Tabakalerako patioan, abenduaren 27an, 17:00etan, eta ordubete irauten du. Doakoa; plazak, Tabakaleraren sarreren webgunean.
Ordu berean, 1. aretoan, «Blu Blu» dago, txikienentzat: aukeratu egin beharko da.
Non dagoen
Honi buruz hemen hitz egiten da
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.