Aita Donostia Jaialdia: KEA Ahots Taldea
David Azurzaren abesbatza, klarinetearekin eta Iker Murillo Ballet Studio 24ren dantzarekin.
Aita Donostia Jaialdiak KEA Ahots Taldea dakar, David Azurza konpositoreak zuzentzen duen abesbatza, Luis San Sebastiánen klarinetearekin eta Iker Murillo Ballet Studio 24ren dantzarekin.
Piezetatik zazpi Aita Donostiarenak dira, besteak beste «Ô nuit charmante», «Oi gau saindua» eta «Ichilik jautsi zinen». Haiekin batera, Philip Stopford ingelesaren «There is no rose»; Javier Bello-Porturen «Mendekoste phestetan»; Pablo Sorozabalen «Buba ñiña» eta «Arrosa lilia», eta Azurzaren beraren hainbat, hala nola «Lau haiku-kantu» eta «Goiko mendian». «Adios ene maitia» abestiarekin amaituko da, Xabier Sarasolaren harmonizazioan.
Sarrera doan da edukiera bete arte, Eventbriten erreserbatuta.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.