Aisia Erdialdea Animedon · Donostiako Anime Topaketa

«Grotesqqque» Victoria Eugenian, Japonian baino lehen

Fantasiazko eta zientzia fikziozko hiru istorio, hiru neska buru, Donostian Japoniako zinemetan baino lehen.

Atsushi Nishigorik idatzi eta zuzendutako Grotesqqque (2026) azaroaren 1ean, igandea, estreinatuko da Victoria Eugenian, Animedonen barruan: Japoniako zinemetara iritsi baino bost egun lehenago. 19:00etan da.

Hiru istorio, hiru neska

Film antologikoa da: fantasiazko eta zientzia fikziozko hiru istorio independente, bakoitza bere protagonistarekin. Estralurtar bat, borondate onekoa, Lurrean enbaxadore lanetan; neska baztertu bat, Battle Royale moduko bideojoko zorabiagarri eta bortitz batean sartzen dena, eta odol garbiko banpiro bat, gizateria desagertuta dagoen mundu suntsitu batean noraezean dabilena.

Sarrerak

Salgai urriaren 26tik, astelehena, 11:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua