«Soinua duten irudiak»: musika ikonografia
Koadroak eta erliebeak, iraganeko musika bizitzaren partitura gisa irakurrita.
Euskal eliza, museo eta artxiboetan gordetako pintura, eskultura eta erliebeak musika dokumentuak dira: musika ikonografiak instrumentuak eta musikariak agertzen diren eszenak aztertzen ditu, eta handik partitura batean ere ez dagoen informazioa ateratzen da.
Bi hitzaldi, gaztelaniaz, aurrez izena emanda (943 023 750).