Alma La Forte: «Estoy como nunca»
Hogei, hogeita hamar eta berrogei urteak, isiltzen ondo ez dakien batek kontatuta.
Ikuskizunaren gerra-oihuak dena esaten du: «Zertan dira antzekoak 20 urteko emakume bat, 30ekoa eta 40koa? Hirurak inoiz baino hobeto daudela… baina bat ere ez arrazoi beragatik». Hogei urterekin mundua jan nahi duzu, hogeita hamarrekin dieta egin, eta berrogeirekin munduak jan zaitu jada.
Alma La Fortek nerabezarotik gaurdainoko ibilbidea egiten du, bere bizitza satirizatuz: guztiz absurdua eta inkoherentziaz betea dela dio. Zorrotza, perfekzionista, obsesiboa eta txantxaren zalea, muntaketa honetara iritsi da «Mujeres: la Dramedia» lanarekin ia bi urtez biran ibili ondoren, eta trapu zikin intimoenak airatzea material ona dela pentsatuz —eztabaidagarria, berak dioenez—.
Non eta noiz
Irailaren 26an, larunbatean, 19:30ean, Antiguoko Lugaritz kultur etxeko Imanol Larzabal aretoan. Gaztelaniaz, 80 minutu, 16 urtetik aurrera gomendatua. 20 €.