Dbus maratoi erdian: autobusak doan 9:00etatik 11:00etara eta desbideratzeak igandean, 4an
Urriaren 4an, igandean, maratoi erdia korritzen den bitartean, Dbusen autobusak doan dira 9:00etatik 11:00etara. Bulebarra, helmuga dagoen lekua, 7:00etatik 14:00etara itxiko da, eta 12:30ak arte, gutxi gorabehera, ia linea guztiek ibilbidea edo amaierako geltokia aldatzen dute.
Urriaren 4an, igandean, Donostiako Rural Kutxa Maratoi Erdia korrituko da, gutxi gorabehera 9:00etatik 12:30era, eta Dbusek linea askoren ibilbideak eta geltokiak aldatuko ditu. Helmuga Bulebarrean dago, eta 7:00etatik 14:00etara itxiko da hura muntatu eta desmuntatzeko.
9:00etatik 11:00etara, Dbusen autobusak doan dira: bidaia lasterketaren antolatzaileek ordaintzen dute. Kanpoan geratzen dira 38 Trintxerpe-Altza-Molinao linea eta TB6 (Ulia) eta TB7 (Atotxaerreka-Itsasargi pasealekua) taxibusak.
Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira.
Doako anezka Errotaburu eta Antigua artean
Antigua moztuta geratzen denez, doako anezka bat dago hura Errotabururekin lotzen duena, desbideratutako lineak gelditzen diren lekuarekin:
- Antigua aldera: Errotaburutik ateratzen da, Lugaritz eta Melodi kaleetatik igotzen da eta Pio Baroja pasealekutik jaisten da Mikeletesera, kale horietako geltoki guztiekin.
- Errotaburu aldera: Mikeletestik, Matia kaletik, Benta Berri plazatik, R. M. Azkuetik, Zarautz hiribidetik eta Amerika plazatik. Matian, R. M. Azkuen, Zarautz hiribidean eta Errotaburun gelditzen da.
Linea banaka
5 Benta Berri
- 7:30etik 9:00etara eta 12:30etik 14:00etara: Okendo, 5-en amaitzen da; ez da Bulebarra, 17-n gelditzen.
- 9:00etatik 12:30era: ez da Antiguan sartzen; hara doanak Errotaburun hartu beharko du anezka. Saihesbidetik eta Pio XII.etik doa eta Santa Katalina zubian amaitzen da. Erdialdera bidean ez da gelditzen Tolosa eta Zumalakarregi hiribideetan, Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea, 31-n, Okendo, 5-en ezta Bulebarra, 17-n ere. Itzuleran Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik (geltokia), F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik eta autobus geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina) doa, eta Errotaburun amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarrean, Urbieta, 20-n, Zubieta-San Martinen, Matian, Benta Berri plazan, R. M. Azkuen, R. M. Azkue, 32-n ezta Zarautz hiribidea, 90 eta 122-n ere.
8 Gros-Intxaurrondo
- 10:00etatik 12:30era: Colon pasealekuraino bakarrik iristen da eta Pinares-Miracruz, 14-n amaitzen da (29.aren geltokia). Erdialdera bidean ez da gelditzen Askatasunaren hiribidea, 6-n ezta Bulebarra, 15-en ere. Intxaurrondo aldera Miracruzetik jarraitzen du Jai Alairaino, 31.aren geltokiekin, eta gero tunela; ez da gelditzen Bulebarra, 15-en, Askatasunaren hiribidea, 19-n, Iparragirren, Zurriolan, Groseko anbulatorioan ezta Nafarroa hiribidea, 34-n ere, eta horien ordez Miracruz-Pinares, 14-n, Vasconia plazan eta Ategorrieta hiribidean gelditzen da.
- 12:30etik 14:00etara: Legazpi kalean amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 15-en ezta Askatasunaren hiribidea, 15-en ere.
9 Egia-Intxaurrondo
- 9:50etik 12:30era: erdialdera bidean Iztuetatik Frantzia pasealekura, Maria Kristina zubira eta Foruen pasealekura doa, eta Santa Katalina zubian amaitzen da. Ez da gelditzen Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea, 6-n ezta Okendo, 18-n ere. Itzuleran, ohiko ibilbidea, Okendo, 18 eta Askatasunaren hiribidea, 7 gabe.
13 Altza
- 7:30etik 9:00etara: Gipuzkoa plazan amaitzen da (14.aren geltokia). Erdialdera bidean Colon pasealekutik, Santa Katalina zubitik eta Okendotik doa; ez da gelditzen Kursaalean ezta Bulebarra, 3-n ere. Altza aldera Idiakezetik ateratzen da Askatasunaren hiribidera; ez da gelditzen Bulebarra, 3-n ezta Askatasunaren hiribidea, 21-en ere.
- 9:00etatik 12:30era: Pinares-Miracruzen amaitzen da, Colon pasealekutik. Ez da gelditzen Kursaalean, Bulebarra, 3-n ezta Askatasunaren hiribidea, 21-en ere.
- 12:30etik 14:00etara: Bulebarra, 3-n amaitzen da. Altza aldera Legazpi eta Idiakezetik bira ematen du; ez da gelditzen Askatasunaren hiribidea, 21-en.
14 Bidebieta
- 10:00etatik 12:30era: Colon pasealekutik, Pinares-Miracruzen amaitzen da. Ez da gelditzen Kursaalean, Gipuzkoa plazan ezta Askatasunaren hiribidea, 7-n ere.
16 Igeldo
- 8:30etik 9:00etara eta 12:30etik 14:00etara: Okendo, 5-en amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 19-n.
- 9:00etatik 12:30era: zerbitzurik ez Okendo eta Ondarreta artean, ezta Sanserrekan ere. Erdialdearen eta Pio Baroja-Antiguaren artean, 18.a, egun horretan ibilbidea aldatzen duena. Igeldo Antiguarekin lotuta geratzen da ordu erdiro anezka batekin: kanpinetik ateratzen da orduetan eta eta erdietan 9:00etatik aurrera, eta Satrustegitik (Eceiza) eta laurdenetan eta laurden gutxitan 9:15etik aurrera.
17 Gros-Amara-Miramon
- 9:00etatik 12:30era: Gros aldera Miracruzetik igotzen da (13.aren geltokiak) Fernando Sasiaineraino, kotxetegi zaharretan bira ematen du eta bere lehen geltokira jaisten da, Ategorrieta, 41. Ez da gelditzen Iparragirren, Zurriolan, Groseko anbulatorioan ezta Nafarroa hiribidea, 34-n ere; bai Pinares-Miracruzen eta Ategorrieta, 41-en. Amara-Ospitaleak aldera Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik eta autobus geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina) eta Madril hiribidetik doa; ez da gelditzen Bilbo plazan, Mendeurrenean ezta Antso Jakitunaren hiribidea, 28-n ere, eta bai Iparraldeko geltokian, geltoki zaharrean eta Madril hiribidea, 14-n.
- Irteeran (9:00etatik 9:45era), korrikalariak Zuaznabarretik pasatzen dira eta ez da Antso Jakitunaren hiribidea, 33-n gelditzen.
18 Seminarioa
- 9:00etatik 12:30era: Marianistetan amaitzen da. Erdialdera bidean Pio Barojatik, Meloditik eta Lazkano pasealekutik igotzen da eta Aldapetatik jaisten da; Lizarra eta Aldapetaren arteko bidegurutzean bira ematen du. Ez da gelditzen Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea, 31-n, Okendo, 5-en ezta Gipuzkoa plazan ere. Itzuleran bide bera egiten du Mikeletesera arte eta bere ibilbidearekin jarraitzen du; ez da gelditzen Gipuzkoa plazan, Urbieta, 6-n ezta Zubieta-San Martinen ere.
19 Aiete-Bera Bera
- 9:00etatik 12:30era: Marianistetan amaitzen da (bira Lizarra eta Aldapetan). Ez da gelditzen Easo, 27-n, Okendo, 11-n, Gipuzkoa plazan, Urbieta, 6-n, Larramendin ezta Lizarran ere.
21 Amara-Mutualitateak
- 8:40etik 9:00etara eta 12:30etik 14:00etara: Okendo, 11-n amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 9-n.
- 9:00etatik 12:30era: zerbitzurik gabe. Gune horretarako, 26.a edo 28.a.
23 Errondo-Puio eta 32 Puio-Errondo
- 9:00etatik 12:30era: bidaia guztiek 32.aren ibilbidea egiten dute. Errondo aldera, Marianisteko biribilgunetik La Cumbrera igotzen dira, Lazkano pasealekutik Amarara jaisten dira eta Catalina Eleizegui eta Puiotik igotzen dira San Juan de Diosera arte. Ez dira gelditzen San Bartolome, 3-n, Mendeurrenean, Pio XII.ean ezta Errondo pasealekuan ere; bai Marianistetan eta Catalina Eleizeguin. Erdialdera bidean Errondoko gainetik, Borrototik, Etxaditik eta Aiete pasealekutik itzultzen dira La Cumbreraino eta Aldapetatik Marianistetara jaisten dira (bira Lizarra eta Aldapetan). Ez dira gelditzen Errondo Barkaiztegin, Collado, Antso Jakitunaren hiribidean, Easo plazan ezta San Bartolome, 3-n ere; bai Errondoko gainean eta Marianistetan. Catalina Eleizeguin 2, 34 eta 48 zenbakietan gelditzen dira 1, 13 eta 25en ordez.
24 Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo
- 10:00etatik 12:30era: Antigua aldera Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, autobus geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina) eta Saihesbidetik doa; Amerika plazan Lugaritz eta Meloditik igotzen da, Pio Barojatik jaisten da eta Mikeletesen bira ematen du. Ez da gelditzen Bilbo plazan, Mendeurrenean, Pio XII.ean ezta Tolosa eta Zumalakarregi hiribideetan ere; Meloditik eta Lugaritzetik ohi baino 15 minutu inguru beranduago pasatzen da. Itzuleran berriro Pio Barojatik, Meloditik, Lugaritzetik, Errotaburutik eta Amerika plazatik igotzen da, Saihesbidea hartzen du eta Madril hiribidea, 10-en berreskuratzen du bere ibilbidea; ez da gelditzen Tolosan, Zumalakarregin ezta Collado ere.
25 Benta Berri-Añorga
- 8:30etik 9:00etara eta 12:30etik 14:00etara: Okendo, 5-en amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 17-n.
- 9:00etatik 12:30era: Santa Katalina zubian amaitzen da. Añorgatik Errotaburura iristen da (5.aren geltokia), non Antigurako anezkara aldatzen den, eta Saihesbidetik, Pio XII.etik, Bizkaia pasealekutik eta Foruen pasealekutik jarraitzen du (17.aren geltokiak). Ez da gelditzen Tolosa eta Zumalakarregi hiribideetan, Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea, 31-n, Okendo, 5-en ezta Bulebarra, 17-n ere. Itzuleran Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina), Saihesbidetik eta Errotaburutik doa Añorgaraino; ez da gelditzen Bulebarra, 17-n, Urbieta, 20-n, Zubieta-San Martinen ezta Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetan ere.
26 Amara-Martutene
- 9:00etatik 12:30era: erdialdera bidean ez da Etxaiden sartzen; Foruen pasealekutik jarraitzen du eta Santa Katalina zubian amaitzen da. Ez da gelditzen Okendo, 11-n ezta Bulebarra, 13-n ere. Itzuleran Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina) eta Madril hiribidetik doa; ez da gelditzen Bulebarra, 11-n, Urbieta, 6-n, Mendeurrenean ezta Antso Jakitunaren hiribidea, 28-n ere.
- Irteeran (9:00etatik 9:45era), ez da Antso Jakitunaren hiribidea, 35-en ere gelditzen.
- 12:30etik 14:00etara: Okendo, 11-n amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 13-n.
27 Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros
- 9:30etik 12:30era: Antigua aldera Madril hiribidetik Bizkaia pasealekura eta autobus geltoki zaharrera doa (han gelditzen da eta ez Pio XII.ean), Saihesbidea hartzen du eta, Amerika plazan, Lugaritz, Melodi eta Pio Barojatik igotzen da eta Matiatik, R. M. Azkuetik eta Zarautz hiribidetik jarraitzen du (5.aren geltokiak). Ez da gelditzen Tolosan ezta Zumalakarregin ere. Gros-Larratxo aldera Zarautz hiribidea, 122-tik Amerika plazara, Saihesbidera eta Pio XII.era doa, eta Antso Jakitunaren hiribidea, 33-tik bere ibilbidea egiten du; ez da gelditzen Tolosan ezta Collado ere, eta Lugaritzetik ohi baino 15 minutu inguru lehenago pasatzen da.
28 Amara-Ospitaleak
- 7:30etik 9:00etara eta 12:30etik 14:00etara: Okendo, 11-n amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 9-n.
- 9:00etatik 12:30era: erdialdera bidean Antso Jakitunaren hiribidetik Parke kalera, Gernikako Arbolara eta Foruen pasealekura biratzen du (17.aren geltokiak) eta Santa Katalina zubian amaitzen da. Ez da gelditzen Easo plazan, Easo, 19-n, Okendo, 11-n ezta Bulebarra, 9-n ere. Itzuleran Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, geltoki zaharretik (behin-behineko zutoina) eta Madril hiribidetik doa; ez da gelditzen Bulebarra, 9-n, Urbieta, 12 eta 58-n ezta Antso Jakitunaren hiribidea, 12 eta 28-n ere.
- Irteeran (9:00etatik 9:45era), ez da Antso Jakitunaren hiribidea, 35 eta 11-n ere gelditzen.
29 Hego Intxaurrondo
- 10:00etatik 12:30era: Colon pasealekuraino bakarrik iristen da eta Pinares-Miracruz, 14-n amaitzen da. Ez da gelditzen Kursaalean, Bulebarra, 15-en ezta Askatasunaren hiribidea, 15-en ere.
- 12:30etik 14:00etara: Legazpi kalean amaitzen da; ez da gelditzen Bulebarra, 15-en ezta Askatasunaren hiribidea, 15-en ere.
31 Intxaurrondo-Aiete-Ospitaleak-Altza
- 9:00etatik 12:10era: zerbitzurik gabe. Ospitaleetatik 12:15ean ateratzen denarekin itzultzen da.
- 12:30etik 14:00etara: erdialdera eta Aiete aldera Legazpitik biratzen du eta erregulazio geldialdia egiten du Gipuzkoa plazan (14.aren geltokia); Urbieta, 6-tik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da gelditzen Bulebarra, 15-en.
33 Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio
- 9:45etik 12:30era: Antigua aldera Colon pasealekutik, Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik, F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, geltoki zaharretik (geltokia) eta Saihesbidetik doa Igarako bere amaieraraino; joaneran ez da Beriotik pasatzen (Unibertsitatea, Berio, 22, Aspace, Berio, 78 eta Berio, 118 geltokirik gabe). Antiguaren eta Errotaburuaren artean, anezka. Ez da gelditzen Askatasunaren hiribidea, 18-n, Urbieta, 20-n, Zubieta-San Martinen, Zumalakarregin ezta Tolosan ere. Itzuleran, Igaratik Beriotik Ikasgelategiraino, Unibertsitateak, Amerika plaza eta Errotaburu, Saihesbidea, Pio XII.a eta Foruen pasealekua Santa Katalina zubiraino (behin-behineko zutoina), eta Miracruzetik bere ibilbidea. Ez da gelditzen Zumalakarregin, Tolosan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidea, 21 eta 3-n ere; bai Elhuyar plazan (Ikasgelategia), Bizkaia pasealekua-Mundaizko zubian, Gernikako Arbolan, Maria Kristina zubian eta Santa Katalina zubian.
35 Antigua-Aiete-Ospitaleak
- 10:30etik 12:30era: Ospitaleetatik, Pio Barojatik jaistean Matian, R. M. Azkuen eta Zarautz hiribidean sartzen da (5.aren geltokiak) eta Loreatik, Juan Olasagastitik, Ibaetako biribilgunetik, Bernardo Estornés Lasatik, Beriotik eta Europa plazatik jarraitzen du Arriolaraino; ez da gelditzen Zumalakarregin ezta Tolosan ere. Ospitaleak aldera, Elhuyar plazatik unibertsitateetako bidetik, Ibaetako biribilgunetik eta Amerika plazatik doa, Lugaritz eta Pio Barojatik igotzen da eta Mikeletesen bira ematen du; Elhuyar plazan eta Pio Baroja, 4-n gelditzen da. Antigurako, anezka.
36 San Roke-Aldakonea
- 9:30etik 12:30era, bitan banatuta:
- Aldakonea-erdialdea: Aldakonea, Alai-Ondo, Konkorrenea, Onkologiko zaharra, Nazaret, Zuhaizti, Iztueta, Frantzia pasealekua, Maria Kristina zubia eta Foruen pasealekutik, Santa Katalina zubian amaitzen da (behin-behineko zutoina). Ez da gelditzen Easo, 27-n ezta Askatasunaren hiribidea, 21-en ere.
- Matia-San Roke-Arroka plaza: Arroka plazan amaitzen da. San Roketik jaistean Easo plazako geltokira iristen da eta Easo eta Lizarratik jarraitzen du Arroka plazaraino. Ez da gelditzen Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea, 20-n ezta Urbieta, 6 eta 38-n ere.
37 Rodil-Zorroaga
- 9:30etik 12:30era: Zorroaga aldera Colon pasealekutik eta Iparraldeko geltokitik sartzen da; ez da gelditzen Kursaalean, Gipuzkoa plazan ezta Askatasunaren hiribidea, 7-n ere. Rodil aldera ez da Etxaiden sartzen eta Santa Katalina zubiraino jarraitzen du (behin-behineko zutoina); ez da gelditzen Askatasunaren hiribidea, 3-n.
41 Gros-Egia-Martutene
- 10:40etik 12:30era: Jai Alain amaitzen da. Gros aldera Euskadi plazara iristen da eta Miracruzetik jarraitzen du (29.aren geltokiak). Ez da gelditzen Iparragirren, Zurriolan, Groseko anbulatorioan ezta Nafarroa hiribidea, 34-n ere; bai Miracruz-Pinaresen eta Jai Alain.
42 Aldapa-Egia
- 9:30etik 12:30era: erdialdera bidean Bide Nagusitik Colon pasealekura, Frantzia pasealekura, Maria Kristina zubira eta Foruen pasealekura doa, eta Santa Katalina zubian amaitzen da. Ez da gelditzen Okendo, 18-n ezta, itzuleran, Askatasunaren hiribidea, 7-n ere.
45 Renfe-autobus geltokia-Antigua-Aiete
- 8:45etik 12:30era: Antigua eta Aiete aldera F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, geltoki zaharretik (geltokia) eta Saihesbidetik doa Errotaburuino (5.aren geltokia), eta handik bere ibilbidea Bera Bera-Pagola aldera. Ez da gelditzen Askatasunaren hiribidea, 18-n, Urbieta, 20-n, Zubieta-San Martinen, Zumalakarregin ezta Tolosan ere. Erdialdera bidean, Amerika plazatik, Errotaburutik, Saihesbidetik, Pio XII.etik, Gernikako Arbolatik eta Foruen pasealekutik (17.aren geltokiak), Santa Katalina zubitik (behin-behineko zutoina) eta geltokietatik; ez da gelditzen Tolosan, Zumalakarregin, Ondarretan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidea, 31-n ere. Antigurako, anezka Errotaburun.
46 San Antonio-Morlans
- 12:35ak arte: zerbitzurik ez Askatasunaren hiribidearen eta Morlansen artean; gune horretarako, 26.a edo 28.a. Morlans aldera Ategorrietatik Bide Nagusitik, Colon pasealekutik, Frantzia pasealekutik, Maria Kristina zubitik eta Foruen pasealekutik doa, eta Santa Katalina zubian amaitzen da (behin-behineko zutoina). Handik San Antoniora itzultzen da Miracruzetik.
TB7 Atotxaerreka-Itsasargi pasealekua
- 9:45etik 12:00etara zerbitzurik gabe geratzen dira Antiguako anbulatorioa, Magisteritza-Tolosa, 14, Tolosa, 111, Unibertsitatea-Tolosa, 77, Magisteritza, Zumalakarregi, 21, Ondarreta eta Satrustegi I geltokiak. Erreserba egitean galdetu behar da.
Edozein zalantzatarako, Dbusek 900 840 146 zenbakian eta dbus.eus webgunean erantzuten du.
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.