Aisia Miramon-Zorroaga

Euskadiko Orkestra: «15. Matinéea: Euskadiko Celli»

Orkestrako zortzi biolontxeloak, Piazzolla eta Villa-Lobosetik «Bohemian Rhapsody»-ra.

Miramongo Matinéeen hamabosgarrena Orkestrako zortzi biolontxelok jotzen dute, zikloko gainerakoen antzik ez duen egitarau batekin:

  • A. Piazzolla: La muerte del ángel.
  • W. K. F. Fitzenhagen: Ave María.
  • P. I. Txaikovski: Loti ederra.
  • C. Saint-Saëns: 3. sinfoniaren Adagioa.
  • H. Villa-Lobos: Modinha, 1. Bachianas brasileiras-etik.
  • C. Gardel: Por una cabeza.
  • J. Barralet: A Grand Film Music Medley.
  • F. Mercury: Bohemian Rhapsody.

Jotzaileak: Karmele Castillo, Juan Ignacio Emme, Elena Gómez, Jon Larraz, Flore Lefevre, Beatriz Linares, Gabriel Mesado eta Pascale Michaud.

Praktikoa

11:00etan, Orkestraren egoitzan, Miramon pasealekuan. Sarrerak Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan saltzen dira, eta egun berean, geratzen badira, Miramongoan. Denboraldiko hamasei matinéeetarako abonamendua ere badago.

Orkestrak doako autobusa jartzen du Miramonera: 10:25ean irteten da Gipuzkoa plazako 4. zenbakitik, eta Sancho el Sabio kaleko 18an eta Madril hiribideko 34an gelditzen da.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua