Aisia Miramon-Zorroaga

Euskadiko Orkestra: «12. Matinéea: Tcha Limberger Quintet»

Tcha Limberger belgikarra eta bere boskotea: jazz manouchea goizerdian Miramonen.

Miramongo Matinéeen hamabigarrena ganbera musika klasikotik ateratzen da. Tcha Limberger dakar, instrumentu askotako jotzaile, abeslari eta konpositore belgikarra eta jazz manouchearen, Django Reinhardtengandik datorren jazz ijitoaren, nazioarteko erreferentzia handietako bat. Bere boskotearekin dator.

Orkestrak ez du oraindik argitaratu egitaraua, ezta berarekin nork joko duen ere.

Gertu Kultura programako jarduera inklusibo gisa iragartzen du.

Praktikoa

11:00etan, Orkestraren egoitzan, Miramon pasealekuan. Sarrerak Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan saltzen dira, eta egun berean, geratzen badira, Miramongoan. Denboraldiko hamasei matinéeetarako abonamendua ere badago.

Orkestrak doako autobusa jartzen du Miramonera: 10:25ean irteten da Gipuzkoa plazako 4. zenbakitik, eta Sancho el Sabio kaleko 18an eta Madril hiribideko 34an gelditzen da.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua