Aisia Miramon-Zorroaga

Euskadiko Orkestra: «6. Matinéea: Camerata Iberia»

Orkestrako hamalau hari-jotzaile, Górecki, Britten-en «Simple Symphony» eta Shostakovitxekin.

Miramongo Matinéeen seigarrena ez da ganbera talde bat, orkestra txiki bat baizik: Euskadiko Orkestrako hamalau hari-jotzaile —zortzi biolin, hiru biola, bi biolontxelo eta kontrabaxu bat—, plantilla horretarako idatzitako XX. mendeko hiru obrarekin:

  • H. M. Górecki: Tres piezas a la antigua.
  • B. Britten: Simple Symphony.
  • D. Shostakovitx: Hari-orkestrarako sinfonia op. 110a, bere 8. laukotearen hari-orkestrarako bertsioa.

Jotzaileak: David Carmona, Raquel Cortinas, Mikel Ibañez, Gemma Montón, Larraitz Oiartzabal, Marta Peño, Itziar Prieto eta Luis Rodríguez (biolinak); Natacha Dupuy-Scordamaglia, Justyna Janiak-Krymer eta Mario Oltra (biolak); Karmele Castillo eta Arnold Rodríguez (biolontxeloak), eta Marc Sirera (kontrabaxua).

Praktikoa

11:00etan, Orkestraren egoitzan, Miramon pasealekuan. Sarrerak Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan saltzen dira, eta egun berean, geratzen badira, Miramongoan. Denboraldiko hamasei matinéeetarako abonamendua ere badago.

Orkestrak doako autobusa jartzen du Miramonera: 10:25ean irteten da Gipuzkoa plazako 4. zenbakitik, eta Sancho el Sabio kaleko 18an eta Madril hiribideko 34an gelditzen da.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua