Ponten Pieren «Bajau»
Arrain izan nahiko luketen bi anai-arreba, emanaldiaren zati handi bat uretan. Hitzik gabe eta familia osoarentzat.
Bajauak Asiako hego-ekialdeko herri bat dira, belaunaldiz belaunaldi itsasotik bizi dena eta sakonera handian urpekaritzan aritzera ohituta dagoena. Haiengandik hartu du izena Ponten Pie konpainiaren ikuskizunak, ideia sinple batetik abiatuta: ingurune likido batean bizi gara gure lehen zelula zatitzen denetik jaiotzen garen arte. Ez al litzateke normalagoa uretan geratzea?
Galdera hori egiten diote beren buruari istorioko bi anai-arrebek, arrain izan nahiko luketelako, edo antzeko zerbait; horregatik, emanaldiaren zati handi bat uretan edo oso bustita igarotzen dute. Efektu bisualak, mugimendua, urak eszenografian dituen ustekabeko erabilerak eta poesia asko: keinu- eta objektu-antzerkia da, istorioa hitzik gabe kontatzen duena. 2023ko Max Sarietan finalista izan zen, haur, gazte edo familientzako ikuskizun onenaren eta jantzi-diseinu onenaren sarietan.
Kutxa Fundazioaren Zir Zir Hara! zikloaren barruan dago.
Lana
- Emanaldia: abenduaren 13a, igandea, 17:30etik 18:30era.
- Publikoa: haurrak eta familiak.
- Hizkuntza: testurik gabe.
- Jatorrizko ideia, eszenografia eta zuzendaritza: Sergi Ots.
- Sorkuntza: Sergi Ots eta Mariona Moya.
- Aktoreak: Natàlia Méndez eta Borja Nieto.
- Musika: Joel Condal eta Marcel Fabregat (Eslàstica).
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.