Aisia Antigua

«La gran noche del pop», doku-foruma Lugaritzen

1985eko urtarrileko gau batean, Estatu Batuetako pop-aren erdia estudio batean «We Are the World» grabatzeko. Dokumentala, eta gero solasaldia.

Donostia Kulturaren +55 programak doku-foruma proposatzen du Lugaritzen «La gran noche del pop» (The Greatest Night in Pop, 2024) filmarekin, Bao Nguyenek «We Are the World» grabatu zen gauari buruz egindako dokumentalarekin.

Dokumentala

1985eko urtarrilaren 28a zen, Los Angelesen, American Music Awards sarien galaren ondoren. Lionel Richiek eta Michael Jacksonek idatzi zuten abestia, Quincy Jones zen ekoizlea, eta garai hartako izar handienetako dozenaka iritsi ziren estudio batera elkarrekin abesteko, Afrikako goseari aurre egiteko. Dokumentalak kontatzen du nola elkartu ziren hainbeste ego gela bakar batean eta nola atera ziren handik egunsentia baino lehen abesti bukatu batekin. 96 minutu.

Praktikoa

Azaroaren 24an, asteartea, 17:30ean, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan (Antiguo). Gaztelaniaz, eta ondoren solasaldia. +55ek eta Donostia Kulturak antolatzen dute.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua