Garbiñe Elizegi: «Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan»
Lesakako erizain bat, doktorea eta ikertzailea, Elhuyarren emakume zientzialari euskaldunen zikloan.
«Emakume zientzialarien argitan» zikloaren bigarren hitzordua —Elhuyarrek eta Donostia Kulturak emakume zientzialari euskaldunekin antolatzen duten solasaldi-zikloa— Garbiñe Elizegi Narbarterekin da. Bere hitzaldiaren izenburua «Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan» da.
Elizegi (Pomona, Kalifornia, 1975) erizaintzan doktorea da, eta erizain lanetan ari da Lesakako osasun-zentroan; Lekarotzen bizi da. Ikertzeaz gain, feminismoan eta lurraren defentsan militatzen du, herri-mugimenduetan.
Zuzeneko elkarrizketa da, Ana Galarraga Aiestaranek gidatua, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak.
Praktikoa
- Azaroaren 3an, asteartean, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan (Amara).
- Euskaraz. Doan.
- Audioa gero entzun ahal izango da DK Irratiaren podcastetan eta Elhuyarren «Emakume zientzialarien argitan» podcastean.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.