Bibra zikloa: Brava + Lorea Argarate
Bravaren zuzenekoa, punka, hardcorea eta rapa club erritmoekin elkartzen dituena, eta Lorea Argarateren house saioa.
Brava euskal artista bat da, punkaren, hardcorearen eta raparen amorrua hartu eta pistara eramaten duena: footworka, grimea, electroclasha, junglea, baxu lodiak eta 808a. Bere zuzenekoak abiadura bizian doaz, eta letretan zuzen-zuzen hitz egiten du amorruaz, sexuaz, minaz eta indarraz. Moveltraxx, Humo Internacional edo Bliss Point NYC bezalako zigiluetan argitaratu du, eta Sal Del Coche edo Chicagoko DJ.MC ekoizlea bezain jende desberdinarekin elkarlanean aritu da.
Berarekin Lorea Argaratek jarriko du musika; house eta soinu organikoko tech house artean mugitzen da, groovea aurrean jarrita. Tea Party DJs taldeko kide izan zen.
Bibraren hirugarren gaua da, Kutxa Fundazioa Klubeko zuzeneko musika eta DJ saioen ziklo berria.
Praktikoa
- Noiz: azaroaren 27an, ostiralean, 20:00etan.
- Non: Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran.
- Sarrerak: 12 € aurrez eta 15 € leihatilan.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.