Antzerkia eta dantza Alde Zaharra
Barrexerkaren «Patatekin»
Kintakoen bazkari bat, hiru kubata eta nostalgia ugari. Antzerkia eta esketxak euskaraz.
54 urte dituzu eta kintakoen bazkarian zaude, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak dira, hiru kubata daramatzazu eta, tardeoko iluntasunean, ahaztu zaizu nor erortzen zitzaizun ondo eta nor ez. Nostalgiko jartzen zara: eskolako jolastokiko emanaldiak, elkarrekin joandako lehen Kilometroak haiek... ezta horiek ere ez dituzu oso ondo gogoratzen, zati batzuk behintzat. Eta nostalgiak ausardiari egiten dio bide, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera animatzen zara.
«Patatekin» Barrexerkaren azken ikuskizuna da, garai zahar eta berrietan barrena, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak lagun.
Lana
- Emanaldia: azaroaren 21ean, larunbata, 19:30ean.
- Hizkuntza: euskara.
- Iraupena: 60 minutu.
- Zuzendaritza: Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere.
- Interpreteak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.