«Todo documento de civilización», Tatiana Mazú González aretoan dela
Etorbide-gurutze bat Buenos Airesen ertzean, eta polizia semea desagerrarazi zion ama baten borroka. Zuzendaria ondoren.
Tatiana Mazú Gonzálezek bere «Todo documento de civilización» dokumentala (Argentina, 2024, 90 minutu) aurkeztuko du Tabakaleran, eta ondoren hari buruz hitz egiteko geratuko da.
Filma
Etorbide-gurutze bat, aldi berean Buenos Aires hiriaren eta haren inguruko hiri-gunearen arteko muga dena. Gauero milaka lagunek zeharkatzen dute lanetik itzultzean: autobusak, semaforoak, asfaltoa, hormigoia, kartel herdoildu bat, ikastera doan norbait eta ogia saltzen duen beste norbait, hauteskunde-propaganda, zaborra eta loreak saltzen dituen andrea.
Normaltasunaren irudi horren aurrean, semea poliziaren eskuetan galdu zuen ama baten kontakizuna dago. Haren borrokak eta ahotsak elkarrekin irudikatzen zituzten Julio Verneren mundu imajinarioak marrazten dituzte. Filma indusketa-prozesu gisa aurkezten da, edo paisaiaren disekzio gisa: hantxe desagerrarazi zuen Estatuak Luciano Arruga, duela hamabost urte.
Praktikoa
- Urriaren 29an, ostegunean, 19:00etan, Zinean, Tabakalerako zinema-aretoan, Zinema garaikidea zikloaren barruan. Zuzendariaren aurkezpen eta solasaldiarekin.
- Sarrera orokorra, 4,50 € (Tabakalerako webgunean tarifa murriztuak daude).
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.