Lothario + Useless Eaters Dabadaban
Amaitu zen · Ostirala 9 urriak 2026
Pertsona bakarreko bi proiektu, zuzenean talde bihurtzen direnak.
Biak berdin hasi ziren: pertsona bakar bat etxean bere burua grabatzen.
Lothario Annaliese Redlich da, Melbournekoa; 2022an egongelan hasi zen instrumentu guztiak grabatzen, bateria izan ezik. Handik atera ziren Drunk Fuck / Black Hair singlea eta Hogtied diskoa (2024), eta Estatu Batuetan eta Europan barrena egindako bira. Zuzenean talde osoarekin aurkezten da.
Useless Eaters Seth Sutton da, Memphiskoa; 2008an hasi zen gizon bakarreko talde gisa eta singleak pilaka argitaratu zituen Goner Recordsen eta Jay Reatarden zigiluan —hura izan zuen maisu—. Zortzi disko eta hamazazpi EP geroago, hor jarraitzen du.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.