XV. Jardunaldiak emakumeek egindako zinemaz: Anja Breien
Amaitu zen · Asteazkena 21 urriak 2026
Anja Breienen hiru film, berriro jartzen ez direnetakoak, doan eta pantaila handian.
Emakumeek egindako zinemaren jardunaldiek hamabost edizio bete dituzte eta oraingoan ziklo osoa zuzendari bakar batentzat da: Anja Breien norvegiarrarentzat. Donostiako Emakumeen Etxea elkarteak eta Donostia Kulturak antolatzen dituzte, Antzoki Zaharrean eta 19:00etan.
Hiru saioak
- Astelehena 19 · Las esposas (Hustruer, 1975). Norvegia, 85 minutu. Jatorrizko bertsioa norvegieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
- Asteartea 20 · El juego serio (Den allvarsamma leken, 1977). Norvegia eta Suedia, 96 minutu. Jatorrizko bertsioa suedieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
- Asteazkena 21 · Caza de brujas (Forfølgelsen, 1981). Norvegia eta Suedia, 89 minutu. Jatorrizko bertsioa norvegieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Sarrera doan da gonbidapenarekin.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.