Aisia Erdialdea Animedon · Donostiako Anime Topaketa

«Flop Kultura» zuzenean: egin gintuen animea, euskaraz

Albina Stardustek eta Divina Comediak markatu zituen animeaz grabatuko dute euskarazko podcasta.

Flop Kultura Eneko Garcia eta Danel Galdaeraren euskarazko podcasta da; agertokian, Albina Stardust eta Divina Comedia dira. Animedonen barruan atal berezi bat grabatuko dute zuzenean, urriaren 26an, astelehena, 19:00etan, Victoria Eugeniako Club aretoan.

Zertaz arituko diren

Haurtzaroko animeaz eta horrek beren identitatean izan zuen eraginaz: euskarara bikoiztu ziren sailak eta bakoitzak bere kabuz aurkitutakoak. Hiru bikote hari gisa: Shin chan eta trabestismoa, Dragon Ball eta indarkeria, eta Evangelion eta ikonografia erlijiosoa.

Animedon irekitzen duen hitzordua da, Beldurrezko Astea hasi baino lau egun lehenago.

Gonbidapenak

Sarrera doan da, gonbidapenarekin: Victoria Eugeniako leihatilan jasotzen da egun berean, astelehenean, 26an, 16:30etik aurrera.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua