Aisia Altza

Abesbatzen Astea: Vox Angelica Choir

Sulawesi uharte indonesiarreko Manadoko abesbatza, Asiako jaialdietan saritua. San Martzialen.

Vox Angelica 2002an sortu zen Manadon, Sulawesi (Indonesia) uhartearen iparraldean. Orduz geroztik topaketa eta lehiaketa askotan abestu du, eta hainbat irabazi ditu: Lembeh Itsasarteko Nazioarteko Abesbatza Jaialdiko (Bitung) Sari Nagusia, edo Melakako (Malaysia) Coral Jubilate VII jaialdiko abesbatza mistoen kategoria.

Abesbatzen Astean abestuko du, Altzako San Martzial parrokian. Donostiara Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan parte hartzen duelako dator.

Ostegun horretan bertan, 20:15ean, Musicanova abesbatza italiarrak abestuko du Amaran: bietako bat aukeratu beharko da.

Praktikoa

  • Urriaren 29an, ostegunean, 20:00etan, San Martzial parrokian, Altzan.
  • Doan.

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua