Aisia Gros Zinemaldia · Donostiako Zinemaldia

Bideoaldia 2026

Egin zen · Osteguna 24 irailak 2026

Auzoak ikasturte honetan filmatu duena, pantaila handian eta Zinemaldiaren barruan.

Larrotxene Bideo Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxearen bideo-zerbitzua da, eta urtean behin Zinemaldiak areto bat irekitzen dio. Bideoaldiaren 38. edizio honetan, zinema eta bideo ikastaroetako jendeak 2025-2026 ikasturtean filmatu dituen ekoizpenak emango dira.

Jaialdiko saiorik lokalenetakoa da, eta kultur etxe bat zertarako den hobekien azaltzen dutenetakoa.

Gonbidapenak

Sarrera doakoa da, gonbidapenarekin. Egun berean jasotzen dira Truebako leihatilan, emanaldia baino ordubete lehenago.

Non dagoen

Iruzkinak

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.

Iruzkina egin nahi duzu?

Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.

Sartu Sortu nire kontua