«Ibilbide erraldoia» San Telmo Museoan
Aste Nagusia amaituta, zortzi erraldoiak klaustrora joaten dira atseden hartzera, Altzoko Handia bizi den lekura.
Etxeko ohitura da: Aste Nagusia amaitzean, Itzurun konpartsako zortzi erraldoiak museora joaten dira atseden hartzera. Eta museoa da leku egokia, hor bizi baita berea, Joakin Elizegi, Altzoko Handia, kartoizkoa ez dena: pertsona bat zen.
Beraz, aste batzuez Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu klaustroan eta erakusketa iraunkorrean banatuta geratzen dira, eta Ibilbide erraldoia da denak aurkitzen joateko modua.
Familientzat pentsatuta dago, eta osatzen duenak erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartzen du —informazioa, museoko sarreran—.
Non eta noiz
San Telmoko klaustroan eta erakusketa iraunkorrean. Doan. 2026ko abuztuaren 16tik irailaren 13ra.