«Ane eta Moon» ilustrazioak, Alicia Cebrián
Haur bilduma baten jatorrizkoak, irakurtzen duenaren begien altueran.
Alicia Cebrián artista irundarrak «Ane eta Moon» bere haur bildumaren ilustrazioak erakutsi zituen Aieten. Liburuak irakurrita dituenarekin joanez gero gehiago gozatzen diren erakusketetakoa da: buruz dakizun orrialde baten jatorrizkoa ikustea bisitaren erdia da.
Non eta noiz
Aiete Kultur Etxean. Asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:30era; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Doan. 2026ko apirilaren 21etik maiatzaren 31ra egon zen.