Ilustratzailearen Txokoa: Miguel Berzosa
Mintxoren marrazkilaria, hirurogeita hamarreko hamarkadan Gipuzkoa erdiak irakurri zuen Ereineko pertsonaia.
Aieteko Ilustratzailearen Txokoak hiru hilabetero aldatzen du egilea, eta honetan Miguel Berzosari egokitu zitzaion, donostiarra, hirurogeita hamarreko hamarkadan Erein argitaletxean profesionalki argitaratzen hasi zena hemen jende askok nor den jakin gabe ezagutzen duen pertsonaia batekin: Mintxo.
Gero hainbat genero ukitu zituen, harik eta Loiolako San Inazioren biografiak, V. Mendeurrenerako egindakoak, Europako komiki erlijiosoaren atea ireki zion arte. Ordutik Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Hego Amerikan eta Estatu Batuetan argitaratu du, eta hori ibilbide ezohikoa da hemengo marrazkilari batentzat.
Non eta noiz
Aiete Kultur Etxean. Asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:30era; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Doan.