Izozki-denda Erdialdea

Arnoldo Garibai

Arnoldoren etxe nagusia, Garibain 1948tik.

Helbidea
Garibai, 2, 20004 Donostia / San Sebastián
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera hamaikak arte · ostiraletik igandera, ordu batak arte
Telefonoa
943 42 51 52

Non dagoen

Hau da benetakoa: Livio Arnoldok 1948an ireki zuena, eta hortik atera da gainerako guztia. Arnoldotarrak Longaronekoak dira, Venetokoak, izozkigile-familia dozena erdi bat Europa osora banatzeko atera ziren herrikoak; 1935ean iritsi ziren Donostiara eta hemen geratu ziren.

Izozkia era artisauan egiten jarraitzen dute, eta karta luzea da: klasikoei —esnegaina, hurra, kafea, txokolatea, esne gozoa— armagnaca, erregaliza, tiramisua, errusiar krema edo mangoa gehitu zaizkie.

Joan aurretik

Ez da izozki-denda hutsa: izozki-denda eta kafetegia da, eta goizeko zortzietatik irekitzen du. Asteburuetan ordu batak arte.

Fitxa informatiboa. Ez da publizitatea eta negozioak ez du ordaindu; datuak iturri publikoen kontra berrikusten dira.