Donostia-Baiona-Donostia 2026: joan-etorriko martxa ziklotturista, apirilaren 25ean
Iparraldera pasa eta egunean bertan itzuli, bizikletaz. Hemen muga marra administratibo bat dela ondoen azaltzen duen martxa da.
Donostia-Baiona-Donostia martxa 2026ko apirilaren 25ean, larunbatean, izango da. Ziklotturista da, ez lehiaketa: taldean ateratzen da, muga gurutzatzen da eta egun berean itzultzen da.
Ibilbidea
Ibilbideak kostaldeari jarraitzen dio iparralderantz, Irun eta Hendaiatik pasa, Lapurdin sartu eta Baionara iristen da bueltatu aurretik.