Jaiak Alde Zaharra Kaldereroak

Kaldereroak 2026

Konpartsa 21:30ean atera zen Fermin Calbetondik eta Konstituzion jarri zuen kanpalekua.

Hungriako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak Alde Zaharrean desfilatu zuen 2026ko otsailaren 7an, larunbatean. 410 lagun inguru atera ziren —% 60 emakumeak—, 19 tributan banatuta, Gauerdi txaranga atzetik zutela.

2026ko pertsonaiak

Erregina, Ane Acha. Damak, Edurne Lertxundi eta Edurne Erkizia. Zuzendaritza, Ibon Otaegi, Leire Tapia, Amaia Garin eta Arantza Sein. Hartza, Félix Martínez, eta hezitzailea, Alex Naia.

Ibilbidea

  • 21:30 · Elkarretaratzea Fermin Kalbeton kalean, Lasala plazaren parean.
  • 21:45 · Fermin Kalbeton (Ardatza).
  • 21:50 · Fermin Kalbeton, geldialdia Bartolo tabernan.
  • 21:55 · Fermin Kalbeton, San Jeronimo eta Konstituzio plaza.
  • 22:00 · Kanpalekua Konstituzio plazan.
  • 22:05 · Kresalako dantzariak, Gopak dantza eslaviarrarekin.
  • 22:10 · Erreginaren agurra.
  • 22:15 · Kaldereroen errepertorioa, Udal Musika eta Dantza Eskolako Bandako 140 musikarirekin.
  • 22:45 · Arrandegia, Narrika eta Sarriegi plaza.
  • 23:00 · Sarriegi, San Juan, Bretxa, Aldamar eta Euskal Herria.
  • 23:15 · Euskal Herria: Unión Artesana eta Kresala.
  • 23:40 · Abuztuaren 31, oroitarrian.
  • 00:00 · Amaikak Bat.
  • 01:00 · Gaztelubide.
  • 01:40 · Amaiera.

Donostia Kulturak argitaratzen dituen ordutegiak orientagarriak dira.

Non dagoen