Parketik parkera: Santa Klara
Uhartea familian, motorra barne, 4 eta 10 urte arteko haurrekin.
«Parketik parkera» hiriko espazio berdeetan zehar familian egiteko irteera-programa da. Hau Santa Klara uhartera doa: irailean oraindik motorra dabil eta jada ez dago ilararik.
Praktikoa
Hitzordua 11:00etan, motorra hartzeko pantalanean, kaiko San Pedro ermitaren parean. 4 eta 10 urte arteko haurrak dituzten familientzat, aldez aurretik izena emanda eta 2 €-ko fidantzarekin, agertzean itzultzen dena.
Euskarazko saioa larunbatean da, hilaren 26an.